Gara 2012-06-13

Kaixo lagun,eta egunon.

Ona baita gaurkoa gainera. Kontrakoa sinistarazi nahi diguten arren, bildurtu egin nahi gaituzten arren. "Politiko" askok baino arrazonamendu politiko askoz sakonagoak ematen dituen gure idazle batek berriki zioen bezela "hemen independentzia lortzekotan Espainiaren kontra lortuko dugu, eta ez Espainiarekin". Beraz Espainia ahul izatea pozteko modukoa litzateke, baldin eta egoera hori aprobetxatzeko gai izango bagina.

Baina gu oraindik Madrilen Espainiako ereserkiari txistu egitea gure eskubidea dela aldarrikatzen, edo hurrengo hauteskunde kolonialetako putxerazoa kritikatzen...

Azkenean ados egongo naiz orain garrantzitsuena hondakinen kudeaketa sistema jasangarri bat jartzea dela diotenekin. Hemendik gutxira hori baino ez dugulako izango, hondakinak eta horiek kudeatzen konformatu beharko dugu norabidez aldatu ezean ez baitugu ezer gehiago izango.

Ezkerretik subiranotasun bidean jarri nahi gaituzten horiei, galdetu nahi nieke ia nola egingo duten politika ezkertiarrik BEZa igotzen digutenean, langabezi saria kendu, pentsioak murriztu, lanaldia (dutenei) luzatu, eta abar.

Irtenbidea bakarra da: IN DE PEN DEN TZIA!!

No comments:

Post a Comment