Berria 2012-06-30

Apustuzale gatoz gaur, arrisku haundirik hartu gabe dena den, jokoa ez baita errenta!

Berria 2012-06-29

Zergatik espainiako selekzioa ez bada gurea bere erakundeak bai? ...


Gara 2012-06-26

Bost egun baino ez bi azalen artean. Hamarkada bat eta herri oso baten ekinak lorturiko sekulako garaipen politikoa bezala saldu nahi izan digutena, bideotxo batekin kolokan? 5 egunen bueltan?...hau ez da serioa!

Berria 2012-06-14

Gaurko titularraren harira sarean topatutako 2 interpretazio oker (esaldi bakarrean), by Maribi Ugarteburu:

"Garaia du Espainiako gobernuak, beraz, Euskal Herriko jendartearen gehiengoak eta nazioarteko komunitateak ere eskatzen dion inteligentzia eta ganora politikoarekin jokatzen hasteko gatazka politikoaren konponbidearen aldeko urratsak eginez,...."

Bat, nazioarteko komunitatea ez da existitzen eta ezin du existitu, IPARLAn oso ondo azaltzen denez. Dena den, Palestinar edo Saharar herriari begiratu baino ez dago, ustez alde duten komunitate internazional horrek zenbat laguntzen dien ikusteko...

Eta bi, gurea ez da "gatazka politikoa", gurea okupazio egoera bat da, eta horrela ez bada ez antolatu Iruñean konkistaren 5. mendeurrena gogoratu eta salatzeko manifestazio nazionalik.

Gara 2012-06-13

Kaixo lagun,eta egunon.

Ona baita gaurkoa gainera. Kontrakoa sinistarazi nahi diguten arren, bildurtu egin nahi gaituzten arren. "Politiko" askok baino arrazonamendu politiko askoz sakonagoak ematen dituen gure idazle batek berriki zioen bezela "hemen independentzia lortzekotan Espainiaren kontra lortuko dugu, eta ez Espainiarekin". Beraz Espainia ahul izatea pozteko modukoa litzateke, baldin eta egoera hori aprobetxatzeko gai izango bagina.

Baina gu oraindik Madrilen Espainiako ereserkiari txistu egitea gure eskubidea dela aldarrikatzen, edo hurrengo hauteskunde kolonialetako putxerazoa kritikatzen...

Azkenean ados egongo naiz orain garrantzitsuena hondakinen kudeaketa sistema jasangarri bat jartzea dela diotenekin. Hemendik gutxira hori baino ez dugulako izango, hondakinak eta horiek kudeatzen konformatu beharko dugu norabidez aldatu ezean ez baitugu ezer gehiago izango.

Ezkerretik subiranotasun bidean jarri nahi gaituzten horiei, galdetu nahi nieke ia nola egingo duten politika ezkertiarrik BEZa igotzen digutenean, langabezi saria kendu, pentsioak murriztu, lanaldia (dutenei) luzatu, eta abar.

Irtenbidea bakarra da: IN DE PEN DEN TZIA!!

Gara 2012-06-12

Gaurkoan EH Bildu koalizioaren aurkezpenean azaldu ere egin ez zen hitz bat gehituko diogu titularrari.

"Estrategia" berri hauek ulertzeko ez garenez gai, ia inork azal diezagukeen nola den posible helburu garrantzitsuena dena aipatu ere ez egitea...