Berria 2012-06-14

Gaurko titularraren harira sarean topatutako 2 interpretazio oker (esaldi bakarrean), by Maribi Ugarteburu:

"Garaia du Espainiako gobernuak, beraz, Euskal Herriko jendartearen gehiengoak eta nazioarteko komunitateak ere eskatzen dion inteligentzia eta ganora politikoarekin jokatzen hasteko gatazka politikoaren konponbidearen aldeko urratsak eginez,...."

Bat, nazioarteko komunitatea ez da existitzen eta ezin du existitu, IPARLAn oso ondo azaltzen denez. Dena den, Palestinar edo Saharar herriari begiratu baino ez dago, ustez alde duten komunitate internazional horrek zenbat laguntzen dien ikusteko...

Eta bi, gurea ez da "gatazka politikoa", gurea okupazio egoera bat da, eta horrela ez bada ez antolatu Iruñean konkistaren 5. mendeurrena gogoratu eta salatzeko manifestazio nazionalik.

No comments:

Post a Comment